[itzul] Internet bidezkoak

Aixe, S. L. aixe a bildua ctv.es
As, Aza 29, 16:48:43, CET 2005


>>«ziberriztegia» beharko luke, ez da hala?
>
>Ba, benetan, ez dakit esaten. Beharbada bai.


Hor aplikatzekoak genituzke Euskaltzaindiaren «"H" letraren ortografi
arauak». Idatzi horretan, 2.2 paragrafoan, arauaz gainera «onartu» eta
«oinarri» adibideak eman zituen akademiak, eta itxura berekoa dugun (horra
beste arrazoi bat «ziber»en alde) gure «ber-» aurrizki zaharrak ere
horrelaxe jokatzen du:

        ber- + hogei = berrogei
        ber- + hautatu = berrautatu
        ber- + hezi = berrezi


Ondorioa:

        ziber- + hiztegi = ziberriztegi


Gainerakoan bikainak iruditu zaizkidan zure arrazoibideak biribiltze aldera.

Gero arte,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Vitoria / Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago