[itzul] Internet bidezkoak
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
As, Aza 29, 17:39:00, CET 2005
Emandako arrazoiak zuzenak dira, baina pentsatu beharko genuke ea arau
horiek balio duten exoelkarteetarako ere. 'ziberriztegi' ontzat emanez gero,
badirudi 'ziberrespazio' idatzi beharko genukeela, eta ez 'ziberespazio',
'superreroale' eta ez 'supereroale', 'superradiabatiko' eta ez
'superadiabatiko', 'superrarin' eta 'superrastun' eta ez 'superarin' eta
'superastun', 'superrego' eta ez 'superego'... Guk, behintzat, horiek 'r'
bakarraz idazten ditugu.
Hona hemen adibide gehiago, 'r' bakunaz idatzi ohi ditugunak:
'superordena/superoxido/hiperesteka/hiperinflazio, hiperesfera,
hiperorganismo, hiperimmune...
Eta Euskaltermen, adibidez, hauek daude: 'super-hozte', 'super-hoztu',
'super-handi'. Horren arabera, badirudi 'ziber-hiztegi' edo 'ziberhiztegi'
egingo genukeela 'ziberriztegi' baino lehenago. Nolabait esateko,
'ziberriztegi' onargarria litzateke hitza berria izango ez balitz, baina
hitz berrietan badirudi horrelako egokitzapen grafiko "sakonak" ez ditugula
hain erraz egiten (ahoskeraz ere zerbait esan liteke; ez du ematen
'superarin' ahoskatzean <su-pe-rra-rin> esaten dugunik, ezta 'ziberespazio'
ahoskatzean <zi-be-rres-pa-zi-o> ere. Esango nuke silabak beste era batera
ebakitzen ditugula: <zi-ber-es-pa-zi-o>, <su-per-a-rin>, hain zuzen ere,
exoaurrizkiak ez baitira aurrizki petoak).
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Aixe, S. L.
Enviado el: martes, 29 de noviembre de 2005 16:49
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Internet bidezkoak
>>«ziberriztegia» beharko luke, ez da hala?
>
>Ba, benetan, ez dakit esaten. Beharbada bai.
Hor aplikatzekoak genituzke Euskaltzaindiaren «"H" letraren ortografi
arauak». Idatzi horretan, 2.2 paragrafoan, arauaz gainera «onartu» eta
«oinarri» adibideak eman zituen akademiak, eta itxura berekoa dugun (horra
beste arrazoi bat «ziber»en alde) gure «ber-» aurrizki zaharrak ere
horrelaxe jokatzen du:
ber- + hogei = berrogei
ber- + hautatu = berrautatu
ber- + hezi = berrezi
Ondorioa:
ziber- + hiztegi = ziberriztegi
Gainerakoan bikainak iruditu zaizkidan zure arrazoibideak biribiltze aldera.
Gero arte,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Vitoria / Gasteiz
Tel.: (+34) 945 174 476
(+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago