[itzul] ziberhiztegiak, e-hiztegiak, eta lineako hiztegiak

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Aza 30, 09:39:51, CET 2005


	Mikel, argudio bakarra darabilzu <<e-X>> formaren alde: zabalduta
dagoela. Baina ez duzu frogarik ematen. Zenbaketa zehatza aurkezten ez duzun
bitartean, zure argudioak ez du baliorik.

	Nik zenbaketa arin bat egin dut, eta <<X elektroniko>>, <<ziberX>>
eta horrelakoek 1:43.500 proportzioan irabazten diete <<e-X>> erako sorkari
itxuragabeei.

	Zenbaketa egiten duzuenean, ez sartu <<e-Gipuzkoa>> zure aldeko
zerrendan. <<Osakidetza>>ren antzeko izen berezi bat baino ez da, ezeren
eredurako balio ez duena.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago