[itzul] ziberhiztegiak, e-hiztegiak, eta lineako hiztegiak
Mikel Morris
mmorris a bildua euskalnet.net
As, Aza 29, 22:02:30, CET 2005
On 05-aza-29, at 13:21, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER wrote:
>
> Nik esango nuke ezetz.
>
> Harluxetek honela dio:
>
> elektronika
> iz. FIS. Elektroi askeek esku hartuz jazotzen diren gertakariak
> aztertzen
> dituen fisikaren atala eta horretan oinarri duen teknologia.
>
> Teknologia horrek mundu berri bat ekarri digu (Internet /
> ordenagailu-sarea) eta Interneteko gauzei esateko <<elektroniko>>
> adjektiboa
> gorde dugu. Baina erreferentzia lausotu, galdu, ezabatu egin da.
> Beraz,
> euskaraz, benetako adjektibo erreferentziala ez den aldetik, ezin
> dugu egin
> "X electronico" = "elektronika-X" edo "elektronikazko X", izen
> elkarketak
> benetako adjektibo erreferentzialen ordezkorako bakarrik balio du eta.
>
> Interneteko gauzekin lotutako terminologia dantzan dabil oraindik,
> ez euskaraz bakarrik: <<X on line>>, <<e-X>>, <<cyberX), hiru modu
> errealitate bera adierazteko.
** Zure arrazoibideak ez nau erabat konbentzitu. Barkatu. Oraindik
ere, ez duzu behar bezala azaldu zergatik ezin den esan "e-Gipuzkoa",
"e-posta", hau da, zergatik ezin duzu "e-" aurrizkia onartu?
Ingelesezkoa delako? Grekozkoa ala gaztelaniazkoa ez delako? Nola
azalduko duzu dagoeneko zabaldutakoa? Zergatik, zazpi urte igaro
ondoren, horretaz ari gara eztabaidatzen? 2012an, horretaz arituko al
gara? Hiztunen buruetan, berdin da "e-" horren esannahia. Elektronika
(zkoa) edo elektrikoa, edo eter edo Eusebio izan daiteke. OK
bezalakoa da, nonbait. (ez daki inork OK nondik etorri den, baina
esan egiten da). Internet-ekin zerikusi dutela badakite hiztunek eta
hori nahikoa da. Horregatik e-posta, e-Gipuzkoa, e.a. Marketing baino
gehiago dela deritzot.
Ez gara nor hiztunek aukeratu(ko) dutena aldatzeko, aukeratutakoa oso
zabalduta baldin badago. Ezin da esan "e-posta" ez dela onargarria
oso zabalduta baldin badago, bere nitxoan behintzat. Begira zer
gertatu den zenbait euskal hitzekin, esaterako, aberri, abesti,
abertzale, gotzain, antzerki, e.a. Teorian, asmakeriak dira,
onartezinak dira, baina hiztunek onartu dituzte eta, ondorioz, guztiz
onargarriak dira.
>
> Interneten kontsulta dezakegun hiztegia, zer da? Ziberhiztegia?
> E-hiztegia? Lineako hiztegia? On line hiztegia? Interneteko hiztegia?
> Hiztegi elektronikoa?
>
> Nik aukeratu behar banu, <<ziberhiztegia>> aukeratuko nuke.
>
** Ez dakit. Google-n begiratuta, Cyberdictionaries zein e-
dictionaries zein on-line dictionaries daude. Ez dakit gauza berbera
diren ala ez. Ondo aztertu beharreko kontua da. Etorkizunera begira,
agian ziberhiztegiak bai e-hiztegiak bai lineako hiztegiak izango
ditugu, bakoitza desberdina delarik. Horregatik komeni da "e-"
aurrizki hori onartzea eta erabiltzea.
Mikel Morris
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago