[itzul] e-gauzak eta zibergauzak
Urtzi Ayesta
U.Ayesta a bildua cwi.nl
Ost, Aza 30, 11:08:30, CET 2005
ez naiz hizkuntza kontutan aditua, baina Sareaz gehixeago dakit
zergatik "e-" horretara mugatu behar? ez dago beste aukerarik?
niri "cyber" arraroa egiten zait, ez dut ingeleraz edo frantsesez ikusi
(again oker nago).
lehenbiziko mezu elektronikoa 2 ordenagailuen artean bakarrik izan zen
(logikoa), eta agian horregatik "e-mail" erabiltzen hasi ziren. Ez
zegoen oraindik sarearen nozioa.
Gaur egun Internet dugu eta horregatik agian "sare" aurrizki bezala
erabiltzea posible litzateke? adibidez "sare-posta", "sare-hiztegia" etab.
nere belarrian ez du minik egiten (agian nerean bakarrik...), eta
esannahia aldetik logikoa dirudi. Ahoskatzerakoan "helbide-elektronikoa"
etab baino errexagoa agian?
Mikel Morris wrote:
>
> On 05-aza-30, at 09:39, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER wrote:
>
>>
>> Mikel, argudio bakarra darabilzu <<e-X>> formaren alde: zabalduta
>> dagoela. Baina ez duzu frogarik ematen. Zenbaketa zehatza aurkezten
>> ez duzun
>> bitartean, zure argudioak ez du baliorik.
>
>
> ** Une honetan, ez daukat testu mordo bat gai hori aztertzeko. Zure
> argudioaren arabera, e- horrek ez du zentzurik euskaraz. Ez du
> tradiziorik. Beraz, kanpora, betirako kanpora. Hala ere, hizkuntzak
> aldatzen dira. Teknologiak aldatzen dira. E-posta, beste mezuan esan
> dudan bezala, 93,000 aldiz baino gehiago agertzen da Google-n, "Euskara
> e-posta" bilatzean. Zenbaketa zehatza nahi baduzu, hori duzu, eta posta
> elektroniko baino gehiago agertzen da gainera ("euskara posta
> elektroniko"). Gainera, turkieraz "e-posta" baldin badago, zergatik
> ezin da euskaraz? Turkiarrak baboak ote dira? Zer tradizio da "e-posta"
> esateko turkieraz? Gainera, "e-kitap" esaten dute "e-book" turkierara
> pasatzeko. (Bilatu "e-kitap" Google-en). Gainera, "e-kart" esaten dute
> "e-card" esateko, inolako lotsarik gabe. Euskaraz, zergatik ez?
> Turkiarrak baino azkarragoak direlako? Beste hizkuntzak ez ditut
> aztertu baina antzeko zerbait izango delakoan nago. Mundua Euskal
> Herria edota Espainia baino askoz handiagoa da.
>
> Beste hitzak (e-postaz gain) ez ditut aztertu. Ez dut astirik. Dena
> den, eta hau azpimarratu nahi dut, bidea zabaldu behar dugu
> etorkizuneko asmaketak modu ekonomikoan izendatzeko. Euskaraz, edo
> gaztelaniaz, ezer gutxi asmatzen da arlo teknologikoan. Gehien- gehiena,
> dena ez esatearren, erbestean asmatzen da. Teknologia, egun, ikaragarri
> azkar berritzen eta aldatzen ari zaigu. Egunez egun ehunka termino
> sortzen ari dira. Dena den, ingelesezko cyber-x", "e-x", eta
> "electronic x" bestelakoak baldin badira, modu bat aurkitu behar da
> termino horiek euskaratzeko. Horregatik komeni da "e-" aurrizkia aukera
> bezala edukitzea, tradizio sakonik ez badago ere. Turkiera daukagu
> adibidetzat
>
>>
>> Nik zenbaketa arin bat egin dut, eta <<X elektroniko>>, <<ziberX>>
>> eta horrelakoek 1:43.500 proportzioan irabazten diete <<e-X>> erako
>> sorkari
>> itxuragabeei.
>>
> ** Horrek ez du ezertxo ere frogatzen. Gauzak ez dira horrela
> konparatzen. Hori horrela eginik, cyber-X, electronic X eta horrelakoek
> modu berean irabaziko diete e-X delako sorkariei, jakina. Laranjak
> azenarioekin konparatzearen parekoa da hori. Askotan esan dudan
> bezalaxe, "cyberX" eta "e-X" ez dira beti gauza berberak.
>
>> Zenbaketa egiten duzuenean, ez sartu <<e-Gipuzkoa>> zure aldeko
>> zerrendan. <<Osakidetza>>ren antzeko izen berezi bat baino ez da, ezeren
>> eredurako balio ez duena.
>
>
> ** Oraindik ere, interneteko kontuak ez daude oso sartuta euskal
> gizartean, ez Eskandinavian edo Ameriketan bezalaxe behintzat.
> Kontzeptu berriak dira. Gainera, oso gutxi idazten da euskaraz
> datozkigun gauza teknologiko asko.
>
>>
>> Asier Larrinaga
>>
>
> Jon Agirrek idatzi du:
>
> <<Mikelek dio e- zabalduta dagoela eta OK bezalakoa dela. Baina OK
> erabiltzen
> da, eta e- erabiltzen da, sefini, txao, mersi, kao eta antzekoen moduan.
> <Euskaratik kanpokoak direla jakinik. Ez duzu euskarazko hiztegietan
> <horrelakorik aurkituko. Ditxosozko e- hori euskaldunak ulertzen duela,
> <noski, horrenbesteko kultura "zabala" badaukagu, eduki ere.
>
> ** Ez da berdin :"E-" atzizkia da, ez hitz bat. Ingelesezko hiztegietan
> ere ez dira "e-" duten hitz asko aurkituko. Gaur bertan, "e-card" bat
> jaso dut Thailandiatik. Ez duzu hitz hori tradiziozko hiztegietan
> ikusiko, Webster's edo Oxford direlako hiztegi handietan behintzat.
> Dena berri-berria da. Joera da. Ikusiko dugu, hemendik hamar bat
> urtetara edo, zenbat erabiltzen den. E-txartelak, e- liburuak,
> e-berrikuntzak eguneroko gauzak izango dira hemendik urte batzuetara.
>
> Mikel Morris
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago