[itzul] euskararen e-bakardadeaz

Mikel Morris mmorris a bildua euskalnet.net
Ost, Aza 30, 13:54:23, CET 2005


On 05-aza-30, at 11:03, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER wrote:

>
> ˇ Turkoak: egin dezatela nahi dutena euren hizkuntzan. Turkieraz  
> egiten
> dutena euskararako argudio moduan erabiltzea porruak eta intxaurrak  
> nahastea
> da.

Hori ez da argudio bat. Turkiera adibide bezala eman dut. Hungariera  
eta finlandiera ere kasuak dira (e-könyve, e-kirja). Eta hizkuntza  
indoeuroparrak ez ditut aipatu ere, euskara ez baita hizkuntza  
indoeuroparra, baina aipa nitzake eta joera are nabariagoa da (adib.  
e-Buch, e-livre, e-bok, e-bog, e-ksiazka, e-boek, e-kniha, e-kniga, e- 
llibre, e-livro).  Thailandieraz, "ii nangseu" esaten dute, "ii" hori  
zuzenean ingelesetik (delako "e-" hori alegia) hartu zutela. Ez,  
euskara ez da hizkuntza isolatu bat orain, berorren jatorria zer den  
ez badakigu ere. Munduan dago.  Euskaldunak ez dira oso bereziak  
munduan egiten denari kasurik ez egiteko. Egin-dezatela-nahi-dutena  
argumentu horrrek erakusten du argudioak agortu direla.

>
> ˇ Zenbaketa: txarto egiten ari zara, Mikel. Horrela ez duzu ezer  
> frogatuko.

** Baina zure estatistika baino gardenagoa da (1: 43.500 hori nondik  
atera zenuen? Zer ziren aldaerak?).  Gainera, gauzak nahastu dituzu  
(zibergauzak , gauza elektronikoak eta e-gauzak ez dira beti gauza  
berberak izaten). Nik egindakoa, behintzat, garbi dago, oso  
zientifikoa ez bada ere (Google ez da zehatz-zehatza, guztiok  
badakigu hori, baina, une honetan, badaukaguna da).  Dena berriegia  
da ezer frogatzeko. Interneti buruzko testu mordo bat aztertu behar  
da edozein gauza frogatzeko eta oraindik ere teknologia berde dago.  
Eta euskaraz, esan bezala, gutxiago idazten da horrelako gauzetaz.   
Denbora eta corpus duin bat behar dira azterketa zientifikoa behar  
bezala egiteko. Dena dela, oraingoz, E-liburuak, e-txartelak, e- 
tabarrak oso gauza berriak dira gehienentzat, baina, denbora  
aurreratu ahala, gero eta ezagunagoak izango dira.

Mikel Morris





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago