[itzul] -eneako edo -eneko

Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque iroque a bildua edebe.net
Al, Urr 3, 12:47:33, CEST 2005


Hor, azken batean, genitiboa baino ez dago. Ekialdeko eta erdialdeko
euskalkietan, "-(r)ena" ageri da: Jakuerena, Petri(ko)rena, Perurena,
Arotzena... Eta mendebaldeko leku askotan, "(re)ne": Txikitone, Enekone,
Errokene... (Txorierrin).

Besterik dira "Ajuria Enea" eta enparauak.

Ez dakit "Mikelenea" hori zer sailetakoa den. Etxe berria edo zaharra den.

> 
> Etxeen izenak deklinatzean, -enea amaiera dutenez ari naiz, -eneko eta -enetik
> egin beharko genuke? "Mikeleneko semea" eta ez "Mikeleneako semea"?
> 
> Hala uste dut beharko lukeela, baina ez dakit hala egiten ote den.
> 
> Mikel
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago