[itzul] -eneako edo -eneko
Alberto Martinez de la Cuadra
itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Al, Urr 3, 12:58:54, CEST 2005
Euskaltzaindia, <Toponimia txikia arutzeko irizpideak>, Euskera (2000ko
iraila), 310. orr.:
<Etxe izena + leku genitiboa + generikoa segida agertzen denean,
oikonimoaren bukaerako -a artikulutzat hartzen dugu, -bereziki etxe
izenak jatorriz jabego genitiboaren bukaera zena daramanean- eta -ko
ezartzean kentzen dugu.
Adib.: Enekoenea / Enekoneko ardiborda (Irurita); Gartxitonea /
Gartxitoneko borda (Lekaroz); Oztarenea / Oztareneko borda, Oztareneko
iturria, Oztareneko ongarritegia (Arizkun).>
Alberto
>>>Etxeen izenak deklinatzean, -enea amaiera dutenez ari naiz, -eneko
eta -enetik egin beharko genuke? "Mikeleneko semea" eta ez "Mikeleneako
semea"?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago