[itzul] Pontificia Universitas Gregoriana

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Al, Urr 10, 09:58:36, CEST 2005


Hezkuntza Sailaren estilo-liburuaren Onomastika atalean 'gregoriano' forma
hobetsi genuen, salbuespen gisa, hau da, izenondo mailegatu hori
adierazkorragoa zela iritzita. Hiru salbuespen proposatu ziren: 'Liburutegi
Anbrosianoa' (eta ez 'anbrosiotar'), 'Kapera Sixtinoa' (eta ez
'sixtotar')eta 'kantu gregorianoa' (eta ez 'gregoriar/gregoriotar').

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: lunes, 10 de octubre de 2005 9:34
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Pontificia Universitas Gregoriana


Lehenbiziko kolpean, «Gregoriar Pontifize Unibertsitatea» idatzi dut,
baina orain ez nago ziur. Inoiz ikusi duzue Erromako unibertsitate
horren izena euskaraz?

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago