[itzul] Pontificia Universitas Gregoriana

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Al, Urr 10, 10:59:50, CEST 2005


Ez da oso logikoa, ezta? Batean 'gregoriotar' eta bestean 'gregoriano'.

'gregoriotar egutegi' ez ukitzea hobetsi zen 'juliotar egutegi'
terminoarekin batera agertu ohi delako maiz, eta Euskaltermen eta
entziklopedia batzuetan 'gregoriotar' forman agertua zelako lehendik
('gregoriotar egutegia' terminoa, egia esateko, ez da Onomastikaren
eremukoa. Horregatik, Onomastikako lan horretan agertzen bada ere,
'bestelakoa' sailean dago).

Nik uste dut irizpideetan aipatzen den salbuespen hori irizpide bat emateko
ahalegin moduan ulertu behar dela. Ezinezkoa da onomastikaren kasuistika
osoa islatzea, jakina, eta azken salbuespeneraino iristea ere ezinezkoa da.
Beraz, nola ulertu behar da? Beno, nik hau esango nuke: -(t)ar atzizkiaren
bidea hor dugu, eta ondo dago. Dena den, batzuetan, hori erabilita lortzen
den emaitza urrundu egiten da gure kultura-ingurunean dugunetik, eta,
horregatik, eta -(t)ar atzizkiaren bidez eratutako forma horiek ez direnez
tradiziodunak, zilegi da horrelakoetan mailegura ere jotzea, herritarren
izenetan batzuetan gertatu den bezala (hau da, 'espainol', 'frantses',
'portuges'... hor ditugu, nahiz eta 'espainiar', 'frantziar', 'portugaldar'
formak ere eskura izan). Hori esan nahi da irizpide horretan.

Muga non jarri eta salbuespenetan noraino iritsi, horixe izango da hurrengo
eztabaidarako gaia, ezta?

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Jabier Zabaleta
Enviado el: lunes, 10 de octubre de 2005 10:08
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Pontificia Universitas Gregoriana



El 10/10/2005, a las 9:58, Alfontso Mujika escribió:

> Hezkuntza Sailaren estilo-liburuaren Onomastika atalean
> 'gregoriano' forma
> hobetsi genuen, salbuespen gisa, hau da, izenondo mailegatu hori
> adierazkorragoa zela iritzita. Hiru salbuespen proposatu ziren:
> 'Liburutegi
> Anbrosianoa' (eta ez 'anbrosiotar'), 'Kapera Sixtinoa' (eta ez
> 'sixtotar')eta 'kantu gregorianoa' (eta ez 'gregoriar/gregoriotar').

Bai. Baina 'gregoriotar egutegia' ere eman duzue Onomastika atal
horretan bertan.

Orduan, salbuespena kantu gregorianorako bakarrik balio duela ulertu
beharko dugu, ezta?

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko euskara teknikaria
943 13 44 09
euskara a bildua oriora.com






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago