[itzul] Zineko esaldi famatu bat

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Urr 13, 12:02:34, CEST 2005


	Iņaki, "Haizeak eraman zuena"-ren bikoizketa ez zuen ETBk enkargatu,
TVEk baizik.

	K-2000 estudioan bikoiztu zen, eta euskarazko bertsioaren egilea
Jose Luis Aranguren "Txiliku" itzultzailea da. Ingelesean eta gaztelaniazko,
katalanezko eta galegozko bertsioetan oinarritu zen.

	Sasoia hartan idazmakinaz prestatzen ziren bikoizteko gidoiak, eta
arkatzez orraztu. Erabilitakoan, ez ziren gordetzen.

	Txilikurekin hitz egin dut, eta ez daki zelan itzuli zuen esaldi
hori, ezta zein pasarte den ere.

	Zail duzu, beraz, esaldi horren euskarazko bertsioa aurkitzea.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago