[itzul] Zineko esaldi famatu bat
Terminologia BITEZ LOGOS
terminologia a bildua bitez.com
Ast, Urr 13, 12:15:07, CEST 2005
Eskerrik asko, hala ere, ahaleginengatik, Asier.
Gaztelaniaz utzi eta oharren batekin moldatu beharko dugu.
(Makina bat arkatz erabilita gaude, bai, "ajustadore" lanetan. Haiek garaiak)
Iņaki
Asierrek beti bezian prestu:
> Iņaki, "Haizeak eraman zuena"-ren bikoizketa ez zuen ETBk enkargatu,
>TVEk baizik.
>
> K-2000 estudioan bikoiztu zen, eta euskarazko bertsioaren egilea
>Jose Luis Aranguren "Txiliku" itzultzailea da. Ingelesean eta gaztelaniazko,
>katalanezko eta galegozko bertsioetan oinarritu zen.
>
> Sasoia hartan idazmakinaz prestatzen ziren bikoizteko gidoiak, eta
>arkatzez orraztu. Erabilitakoan, ez ziren gordetzen.
>
> Txilikurekin hitz egin dut, eta ez daki zelan itzuli zuen esaldi
>hori, ezta zein pasarte den ere.
>
> Zail duzu, beraz, esaldi horren euskarazko bertsioa aurkitzea.
>
>Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago