[itzul] ekonomika

itziar.bernaola a bildua ehu.es itziar.bernaola a bildua ehu.es
Al, Urr 17, 16:57:56, CEST 2005


Galderatxo bat, Juan:

Zergatik diozu ez dela "sute+ko"? 
Bizkaian "sute/su(be)ete" formak erabiltzen direla kontuan hartuta,
zergatik ez da zuzena "suteko"?

itziar



-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
Bidaltze-data: astelehena, 2005.eko urriak 17 10:00
Nori: ItzuL
Gaia: ER: [itzul] ekonomika

Badakit, Amaia, zuk badakizula, baina inork txarto ez ulertzeko:
"suteko"
hori "sutako"ren fonetismoa da, eta ez sute+ko. (Bide batez, hizkera
horretako "a">"e" horiek ez dira guztiz "e", tarteko soinu bat baizik (e
irekia edo a itxia, gutxi gorabehera).

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Amaia Bilbao
Bidalia: ostirala, 2005.eko urriak 14 11:47
Nora: ItzuL
Gaia: RE: [itzul] ekonomika


Bermeon, Suteko burdina.

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de MIKEL IRIONDO
Enviado el: viernes, 14 de octubre de 2005 11:36
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] ekonomika


garai bateko ekonomikek izaten zituzten txapa batzuk (sua
erregulatzeko-eta), baita txapa horiek kendu eta jartzeko balio zuten
kako batzuk. ba al daki inork kako edo gantxo horren izenik?
milesker. aio




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago