ER: [itzul] ekonomika

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Al, Urr 17, 17:06:37, CEST 2005


Nik ez dut inondik inora esan zuzena ez denik.

Esan dudana da, beste modu batera, hizkera horretan
(Bermeokoan)bokal-apofonia gertatzen dela, aurreko silabako i nahiz u baten
eraginez, eta, beraz, euskara batuko "sutako" (azaldu dudan) modu horretan
ahoskatzen dela.

Nire helburua, hain zuzen, euskara batuan erabiltzen den "sute" arruntarekin
ez nahasten laguntzea zen.

Hala ere, ikusirik Bermeon "sute" ahoskatzen dela zuek diozuen "su(e)te" (=
sukalde, beheko su...) hori ere, horixe izango da noski "su(e)teko burdine".

Hala ere, uste dut nekezago har genezakeela erabilera estandarrerako
"sukaldeko burdina" "suta(rako) burdina" baino.

Barkatu argitu beharrean ilundu badut kontua.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: itziar.bernaola a bildua ehu.es
Bidalia: astelehena, 2005.eko urriak 17 16:58
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: RE: [itzul] ekonomika



Galderatxo bat, Juan:

Zergatik diozu ez dela "sute+ko"?
Bizkaian "sute/su(be)ete" formak erabiltzen direla kontuan hartuta,
zergatik ez da zuzena "suteko"?

itziar



-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
Bidaltze-data: astelehena, 2005.eko urriak 17 10:00
Nori: ItzuL
Gaia: ER: [itzul] ekonomika

Badakit, Amaia, zuk badakizula, baina inork txarto ez ulertzeko:
"suteko"
hori "sutako"ren fonetismoa da, eta ez sute+ko. (Bide batez, hizkera
horretako "a">"e" horiek ez dira guztiz "e", tarteko soinu bat baizik (e
irekia edo a itxia, gutxi gorabehera).

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Amaia Bilbao
Bidalia: ostirala, 2005.eko urriak 14 11:47
Nora: ItzuL
Gaia: RE: [itzul] ekonomika


Bermeon, Suteko burdina.

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de MIKEL IRIONDO
Enviado el: viernes, 14 de octubre de 2005 11:36
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] ekonomika


garai bateko ekonomikek izaten zituzten txapa batzuk (sua
erregulatzeko-eta), baita txapa horiek kendu eta jartzeko balio zuten
kako batzuk. ba al daki inork kako edo gantxo horren izenik?
milesker. aio




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago