[itzul] familia ugariak

Agurtzane Mallona amallona a bildua euskal.deusto.es
Ost, Urr 19, 09:42:06, CEST 2005


Egun on, zerrendakideok:
Ikastetxe baterako matrikula orria itzultzen nabilela, zalantza bat 
sortu zait eta laguntza eskatu nahi nizueke. Dakizuenez, lehen 
behintzat, familia ugariak kategoria batzuetakoak izan ohi ziren: 
familia numerosa de 1ª categoría, familia numerosa de 2ª categoría. 
Kategoria hori emateko zelan jokatu behar da? 1. 
kategoriako/mailako familia ugaria egokia da ala beste eraren batera 
esan beharko genuke?
Mila esker aldez aurretik laguntzagatik. Gero arte.

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago