[itzul] cotas de malla
Daniel Luján
dlujan a bildua elpunt.com
Ost, Urr 19, 13:12:21, CEST 2005
Orotariko Euskal Hiztegian "kota" eta "kota-malla" agertzen dira. Eta "kota
mallazkoa", baina Landuchius-en Dictionarium Linguae Cantabricae hiztegitik
ateratua.
Hona hemen sarean aurkitu dudana:
MAILA KOTA:
http://www.balmaseda.net/balmanet/euskera/medieval/artesanosE.htm
"Erdi Aroko ehunka artisauk eta merkatarik erakutsiko digute bere lanbide
zaharra bezain bitxia. Eta zenbait txanponen truke, beraien lan zati bat
eraman ahal izango duzu etxera.
LANBIDE TAILERRAK:
Errementaria-armagina, armagina, gorua, abarkak, kategilea, [...], MAILA
KOTA, etab."
SARE KOTA:
www.eoidonheo.org/euskera/GZ04.pdf
"[...] Armen artean bada XV. mendean zaldunek babeserako erabiltzen zuten
SARE KOTA bat, burdinazko aro forjatuaz egina. Defentsa modu sinplea...
(23)... eraginkorra izanik ere, SARE KOTAk bazituen bere mugak. Oso
deserosoa izateaz gain, ohikoa baitzen lantza kolpe baten ondorioz sarea
hautsi eta burdinazko aroak zaurian sartzea, eta infekzio larriak
eragitea.[...]
ARGIA, 2003ko urriaren 26an."
Daniel Lujan
-----Original Message-----
From: "Itzulpen Zerbitzua" <itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Date: Wed, 19 Oct 2005 09:38:59 +0200
Subject: [itzul] cotas de malla
> Erdi Aroko gerlarien arroparen edo armaren bat dala uste dut, baina ez
> nago seguru. Baten batek badaki zer den eta euskeraz zelan ematen den?
>
> Eskerrik asko
>
> Ardatz
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago