Re: [itzul] retrofacción

Joxe Mari Berasategi jxmbera a bildua euskalnet.net
Ost, Urr 19, 20:42:19, CEST 2005


Gaztelaniaz 2 aldiz agertzen da Google-n, ardo dastaketan jakintsu itxuran
agertzen den batena lehena, eta hari beste batek emandako erantzunean
bestea. Dena den, bigarrenak aitortzen du ez zuela ezagutzen hitz hori
("palabreja" esaten du).

Ardoen eremutik irten gabe, eta Google-n, "retrofaction" galdetuta, hainbat
aipamen agertzen dira ingelesez eta frantsesez.

Gauzak horrela, nik "erretrofakzio" jarriko nuke.

Ondo dasta

Joxe Mari Berasategi

----- Original Message -----
From: "aztiri" <aztiri a bildua futurnet.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, October 19, 2005 5:52 PM
Subject: [itzul] retrofacción


Arratsalde on. Ba al dakizue zer den "retrofacción"?
Testuingurua hauxe:
Ardo bati buruzko testu bat da:
"El paso es pleno y complejo, con una retrofacción larga y persistente".
Ea lagutzen didazuen.
Edurne








ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago