[itzul] tirar de la cadena

Ander Irizar airizar a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Urr 20, 09:31:47, CEST 2005


Nik etxean (Goierrin) beti "udei jarein" entzun dut ("Udei jarein al
diozu?", "Bukautakon, udei jarein, e!"); "urari jaregin", alegia. Uste nuen
nahiko modu normala zela, baina gero konturatu naiz, beharbada, ez dela
horren ohikoa. Beraz, batetik, hor duzu beste modu bat, eta, bestetik,
eskertuko nuke norbaitek esatea goiko hori zenbateraino den modu ezaguna edo
erabilia.

Ander Irizar


> Guk "tirar de la cadena" esateko "bonba bota" edota "katetik ten"
erabiltzen dugu, eta esan didatenez Bermeo inguruan "txiferra bota" ere
erabiltzen omen da.
> Norbaitek ezagutzen du hori esateko beste moduren bat?
>
> Gero arte.
>
> Itxaso
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago