[itzul] tirar de la cadena
Itxaso Beitia
ibeitia a bildua cikautxo.es
Ast, Urr 20, 14:22:02, CEST 2005
Eskerrik asko bioi,
A! Nik "udei jarein" ez nuen ezagutzen.
Itxaso
> -----Mensaje original-----
> De: Ander Irizar [SMTP:airizar a bildua parlamento-navarra.es]
> Enviado el: jueves, 20 de octubre de 2005 9:32
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] tirar de la cadena
>
> Nik etxean (Goierrin) beti "udei jarein" entzun dut ("Udei jarein al
> diozu?", "Bukautakon, udei jarein, e!"); "urari jaregin", alegia. Uste nuen
> nahiko modu normala zela, baina gero konturatu naiz, beharbada, ez dela
> horren ohikoa. Beraz, batetik, hor duzu beste modu bat, eta, bestetik,
> eskertuko nuke norbaitek esatea goiko hori zenbateraino den modu ezaguna edo
> erabilia.
>
> Ander Irizar
>
>
> > Guk "tirar de la cadena" esateko "bonba bota" edota "katetik ten"
> erabiltzen dugu, eta esan didatenez Bermeo inguruan "txiferra bota" ere
> erabiltzen omen da.
> > Norbaitek ezagutzen du hori esateko beste moduren bat?
> >
> > Gero arte.
> >
> > Itxaso
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago