RE: [itzul] customización
Antton Gurrutxaga
agurrutxaga a bildua elhuyar.com
As, Urr 25, 08:49:59, CEST 2005
Ez gaizki hartu esan behar dudana, baina, Itzulist-era galdera zuzenean
bidali aurretik, uste dut saiatu behar genukeela lagungarri izan daitezkeen
iturriak kontsultatzen. Adibidez, 'customize' Euskalterm-en dago, eta
euskarazko ordainerako 'pertsonalizatu' proposatzen da. Hori bera erabili
dute UZEIk eta Elhuyarrek euskarazko software-lokalizazioetan. Besterik da,
noski, 'pertsonalizatu' gogobetegarria ez izatea, edo zalantzak eta arazoak
sorraraztea. Horrelakoetan oso aberasgarriak eta lagungarriak izaten dira
Itzulist-eko zerrendakideek ematen dituzten aholkuak eta iritziak.
Gotzonek proposatutako 'bakandu' dela eta, tradizioko adibide gehiago
aztertu behar genituzke, baina Euskal Hiztegiak dakartzan bi adibideak
kontuan harturik behintzat, ez da, nire ustez behintzat, 'cumtomize'-en
baliokide egokia. 'Bereizi' aditzaren sinonimoa da, baina ez 'diferentziatu'
edo 'desberdindu' adieran, 'banandu', 'aldendu', 'urrundu' adieran baizik.
-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Jone Aldamiz-Etxebarria
Enviado el: lunes, 24 de octubre de 2005 20:45
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] customización
Eskerrik asko, Oihana.
15 PM
Subject: Re: [itzul] customización
Kaixo,
ez banago oso oker, hitz hori modaren munduan erabiltzen da azken aldian,
norberak bere gustura moldatutakoa adierazteko. Alegia: galtza bakeroak
zeozer pegatuta, mobilaren zorroa ez dakit zer zintzilikatuta, alkandora
berri bat aitonaren botoi zaharrak jarrita eta abar. Ez dakit logikarik
baduen nire azalpenak zure testuan. Baldin badu, beste kontua izango da
euskaraz nola jarri. Hitza berez ingelesetik dator, customize (am.); beraz
hortik jo beharko zenuke, nik uste; edo bestela, jira-buelta eman, eta,
ezeren antzik gabe, zure gustoko izena jarri.
----- Original Message -----
From: Jone Aldamiz-Etxebarria <jaldamiz a bildua barakaldo.org>
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, October 24, 2005 6:55 PM
Subject: [itzul] customización
Arratsalde on.
Ba al daki inork zer den customización.
Esker aunitz.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago