[itzul] customización
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Urr 25, 11:11:30, CEST 2005
> Ez gaizki hartu esan behar dudana, baina, Itzulist-era galdera
> zuzenean bidali aurretik, uste dut saiatu behar genukeela lagungarri
> izan daitezkeen iturriak kontsultatzen.
Nire mezua bidali dudanean, itxura denez Euskadi.net-eko zerbitzaria
geldirik zegoen, eta ezinezkoa zen kontsulta egitea ez Euskalterm-en, ez
Elhuyarren. Ziur samar oroitzen nintzen Euskalterm-ek «pertsonalizatu»
ematen duela, baina hanka sartu baino lehenago, nahiago izan dut aipatu
ere egin gabe utzi.
> Gotzonek proposatutako 'bakandu' dela eta, tradizioko adibide gehiago
> aztertu behar genituzke, baina Euskal Hiztegiak dakartzan bi
> adibideak kontuan harturik behintzat, ez da, nire ustez behintzat,
> 'cumtomize'-en baliokide egokia. 'Bereizi' aditzaren sinonimoa da,
> baina ez 'diferentziatu' edo 'desberdindu' adieran, 'banandu',
> 'aldendu','urrundu' adieran baizik.
Bai, arrazoi duzu, hurbilekoa dela esan dut, eta horregatik kopiatu
ditut adibide zehatzak. «Bakoiztu» ere hor dago, «pertsonalizatu» dagoen
bezalaxe, noski.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago