RE: [itzul] customización

e-oregi a bildua ej-gv.es e-oregi a bildua ej-gv.es
As, Urr 25, 09:10:13, CEST 2005


OEHan "bakoiztu" ere agertzen da, "diferenciar, distinguir" ordainekin.
Bistan da "berezi", "desberdindu" eta antzekoekin alderatuta, "bakoiztu"
hitzak baduela halako kutsu bat: bakoitzarentzako egin, bakoitzari dagokion
zerbait, hots "pertsonalizatu". Nik uste balioko lukeela "customize"
itzultzeko.

Eneko Oregi
Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala
HAEE-IVAP
945-017647
e-oregi a bildua ej-gv.es



-----Mensaje original-----
De: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net] 
Enviado el: asteartea, 2005.eko urriak 25 08:23
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] customización

> Ba al daki inork zer den customización.

Oihana Lertxundik esan duen bezala, ingelesari hartutako hitza da.

«custom»: bezero, eta hori aditz bihurtuta, «customize». 
Ingeles-gaztelera hiztegietan «construir según especificaciones, retocar 
al gusto del comprador» eta gisakoak aurkitzen dira, baina egingo nuke 
normalago ez ote den «personalizar».

Euskaraz emateko, iruditzen zait hor oso hurbil dugula, besteak beste, 
«bakandu» aditzaren adiera bat (Sarasola):

bakandu
2. *1745, ~1762 Bereizi. Errege bat ehizean zebilela, bakandu zen 
lagunetatik. Saio hori, gainera, sail batetik bakandu omen zuten. 
Jainkoak batu zuena gizonak ez beza bakandu.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago