RE: [itzul] customización

Arrizabalaga, Bakartxo bakartxo.arrizabalaga a bildua parlam.euskadi.net
As, Urr 25, 10:10:53, CEST 2005


"Egokitu" duela ere esan liteke, ezpada hori oso arrunta dela, eta nola  egunero egiten duguna izen arraroz behar dugun izendatu, nabarmentzeko behar handia baita jende gehiegi duen mundu honetan, "customizar" hitzaren zentzu guztia, nabarmentzea, alegia, galduko litzateke beste hitz motroilo nabarmena erabili ezean, jende arruntaren ekintza arrunta izatetik ez bailitzateke aterako.

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: martes, 25 de octubre de 2005 08:23
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] customización


> Ba al daki inork zer den customización.

Oihana Lertxundik esan duen bezala, ingelesari hartutako hitza da.

«custom»: bezero, eta hori aditz bihurtuta, «customize». 
Ingeles-gaztelera hiztegietan «construir según especificaciones, retocar 
al gusto del comprador» eta gisakoak aurkitzen dira, baina egingo nuke 
normalago ez ote den «personalizar».

Euskaraz emateko, iruditzen zait hor oso hurbil dugula, besteak beste, 
«bakandu» aditzaren adiera bat (Sarasola):

bakandu
2. *1745, ~1762 Bereizi. Errege bat ehizean zebilela, bakandu zen 
lagunetatik. Saio hori, gainera, sail batetik bakandu omen zuten. 
Jainkoak batu zuena gizonak ez beza bakandu.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago