ER: [itzul] customización
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Urr 25, 13:38:45, CEST 2005
Tira, orain "bakoizte" edo, zergatik ez, "bakoizkuntza" eratortzea besterik
ez dugu falta, "costumización"en ordain. Libre da bakoitza, hala ere, bere
bakoiztasun nahiz bakoizkeriekin, ongien deritzona aukeratzeko...
Euskaltzaindiaren zain egon gabe ere, halakoetarako.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidalia: asteartea, 2005.eko urriak 25 13:28
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: RE: [itzul] customización
Nik ez dut "bakoiztu" proposatu, baina ez da txarra. Eta Euskaltzaindiak ere
ez luke txartzat joko, ondorengo datuen arabera, nik uste. Hara, Hiztegi
Batuan:
bakoitz
bakoitzean: Bilbora joan naizen bakoitzean.
bakoizka adlag. g.er. 'banaka'.
bakoizki adlag. Ipar. Zah. 'bakarrik'.
bakoiztasun iz. Goi. 'bakoitza, bakarra denaren nolakotasuna'.
bakoiztu, bakoitz/bakoiztu, bakoizten. da/du ad. g.er.
'Bakoiztasun' hitzaren esanahitik eratorritako adiera hartuko luke
'bakoiztu'k kasu honetan, hau da, orokorra edo ororen(tzako)a denari
bakoiztasuna ematea, produktu hori bezeroaren edo banako baten gustura
jarriz edo haren premietara egokituz.
Gaztelania euskararen erreferentzia-hizkuntza duenak esango du, beharbada,
hori ez dela 'personalizar', 'individualizar' baino. Baina hori: euskara
gaztelaniaren "gelaxka"-egiturara behartu nahi duenak bakarrik esango du
hori, noski.
Jon Agirre Garai
946075522
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago