RE: [itzul] customización
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Urr 25, 13:28:10, CEST 2005
Nik ez dut "bakoiztu" proposatu, baina ez da txarra. Eta Euskaltzaindiak ere
ez luke txartzat joko, ondorengo datuen arabera, nik uste. Hara, Hiztegi
Batuan:
bakoitz
bakoitzean: Bilbora joan naizen bakoitzean.
bakoizka adlag. g.er. 'banaka'.
bakoizki adlag. Ipar. Zah. 'bakarrik'.
bakoiztasun iz. Goi. 'bakoitza, bakarra denaren nolakotasuna'.
bakoiztu, bakoitz/bakoiztu, bakoizten. da/du ad. g.er.
'Bakoiztasun' hitzaren esanahitik eratorritako adiera hartuko luke
'bakoiztu'k kasu honetan, hau da, orokorra edo ororen(tzako)a denari
bakoiztasuna ematea, produktu hori bezeroaren edo banako baten gustura
jarriz edo haren premietara egokituz.
Gaztelania euskararen erreferentzia-hizkuntza duenak esango du, beharbada,
hori ez dela 'personalizar', 'individualizar' baino. Baina hori: euskara
gaztelaniaren "gelaxka"-egiturara behartu nahi duenak bakarrik esango du
hori, noski.
Jon Agirre Garai
946075522
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago