RE: [itzul] customización

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Urr 25, 14:02:16, CEST 2005


"bakoiztu, bakoitz/bakoiztu, bakoizten" abiapuntutzat hartuta ez da ezer
eratorri behar "bakoiztea" egiteko, gehienez ere aditza jokatu. Horretarako,
ez diogu, jakina, Euskaltzaindiari itxarongo. Berdin, "bakoiztuko",
"bakoizturik", "bakoiztearren"...

"Bakoizkuntza"rekin tranpa egin duzu, Juan: irrigarri ustekoa arruntaren
ondoan jarriz arrunta irrigarri bihurtuko zenuelakoan edo. Baina inork ez
du, zeuk baino, "bakoizkuntza"rik aipatu.

Bestalde, Oihana, ez dago iritzi gauzeztanik: irizpenak edo txostenak izan
litezke okerrak, baina iritziak iritzi eta denak berdinak.

Ondo ibili,

Jon Agirre Garai
946075522





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago