ER: [itzul] customización
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Urr 27, 10:07:29, CEST 2005
Oker ez ba nago, "customización" zuen izenburu galderak, eta ez
"customizar".
Eta nik ez nuen ezer (are gutxiago inor) irrigarritu nahi, karikatura
umoretsu bat baino ez zuen izan nireak, baina, tangorako bezala, bi behar
dira umore-dantzarako ere, eta ezpata-dantza bihurtzen da hemen, antza,
edozer.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidalia: asteartea, 2005.eko urriak 25 14:02
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: RE: [itzul] customización
"bakoiztu, bakoitz/bakoiztu, bakoizten" abiapuntutzat hartuta ez da ezer
eratorri behar "bakoiztea" egiteko, gehienez ere aditza jokatu. Horretarako,
ez diogu, jakina, Euskaltzaindiari itxarongo. Berdin, "bakoiztuko",
"bakoizturik", "bakoiztearren"...
"Bakoizkuntza"rekin tranpa egin duzu, Juan: irrigarri ustekoa arruntaren
ondoan jarriz arrunta irrigarri bihurtuko zenuelakoan edo. Baina inork ez
du, zeuk baino, "bakoizkuntza"rik aipatu.
Bestalde, Oihana, ez dago iritzi gauzeztanik: irizpenak edo txostenak izan
litezke okerrak, baina iritziak iritzi eta denak berdinak.
Ondo ibili,
Jon Agirre Garai
946075522
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago