[itzul] customizaci ón

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
As, Urr 25, 17:01:32, CEST 2005


Iritziak iritzi, eta eskumenak eskumen, niri ere oso zalantzakoa iruditzen
zait 'bakoiztu' aditza esanahi horretarako. Esango nuke, konparazio baldar
bat eginez (Oihanaren definiziotik abiatuta), 'Norberaren (gustuen) arabera
moldatu' esateko 'norberetu' esatea bezala dela.

Hiztegi Batuko informazioa:

---
bakoiztasun iz. Goi. 'bakoitza, bakarra denaren nolakotasuna'.

bakoiztu, bakoitz/bakoiztu, bakoizten. da/du ad. g.er.
---

"Gutxi erabilia" omen aditz, eta nik ez dakit zehazki nola erabilia. Baina,
'bakoiztasun' nola definitzen den ikusita, ez ote du lehenago 'bakandu'ri
ikusi zaion eragozpen bertsua, eman nahi den ideia emateko?

Patxi 
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago