[itzul] ¡ Al abordaje!

Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque iroque a bildua edebe.net
Ost, Urr 26, 13:48:23, CEST 2005


Bai, bai, Hiztegi Batuak ere badakar. Beraz, alderdi horretatik, ez dauka
ezelako tatxarik, baina, zer esango dizut, ba, piratek aldarri egiteko
jasoegia ote den, teknikoegia... Barkatu iruzkinaren arinkeria.


> Ederki; dena den, barkatuko didazu zure azalpenaren inguruko kometario bat,
> euskarak bere-berezkoa baitu "abordatzea" ontziei dagokienez; bakoitzari
> berea kendu gabe, elkar jo, jo, tupust egin eta horrelakoak baliagarriak
> izango dira kasuak kasu, baina, urrutira jo gabe, Pedreñari Kontxako bandera
> azkenean kentzen badiote Orio abordatzeagatik izango da, ze niri inguruan
> betidanik entzun dudanez (nahiz eta ez dakidan horrek zer maila akademiko
> izango duen; hiztegietan jasota behintzat badator), euskaraz ere ontzi batek
> bestea aborda dezake, nahita edo nahigabe.
> Ondo izan.
> ----- Original Message -----
> From: "Giltza-Iñigo Roque" <iroque a bildua edebe.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, October 26, 2005 1:16 PM
> Subject: Re: [itzul] ¡ Al abordaje!
> 
> 
> Eskerrik asko bioi. Azkenean, «abordatu» eman dugu. Testuinguruak horrelako
> ordain argia behar zuen, eta euskaraz «abordo»rik (ontzian) edo «borda»rik
> (karela) izan ez arren, hoberik ezean...
> 
> 
>> 
>> ETBren gidoietan arakaketa arin bat eginda, ez dut gauza garbirik
>> topatu.
>> 
>> <<Eraso!>>, <<erasoan!>> edo <<abordatu!>> esan daiteke. Beharbada
>> azkena onena.
>> 
>> Asier Larrinaga
>> 
> 
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago