Re: [itzul] ¡ Al abordaje!
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Ost, Urr 26, 13:33:32, CEST 2005
Ederki; dena den, barkatuko didazu zure azalpenaren inguruko kometario bat,
euskarak bere-berezkoa baitu "abordatzea" ontziei dagokienez; bakoitzari
berea kendu gabe, elkar jo, jo, tupust egin eta horrelakoak baliagarriak
izango dira kasuak kasu, baina, urrutira jo gabe, Pedreñari Kontxako bandera
azkenean kentzen badiote Orio abordatzeagatik izango da, ze niri inguruan
betidanik entzun dudanez (nahiz eta ez dakidan horrek zer maila akademiko
izango duen; hiztegietan jasota behintzat badator), euskaraz ere ontzi batek
bestea aborda dezake, nahita edo nahigabe.
Ondo izan.
----- Original Message -----
From: "Giltza-Iñigo Roque" <iroque a bildua edebe.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, October 26, 2005 1:16 PM
Subject: Re: [itzul] ¡ Al abordaje!
Eskerrik asko bioi. Azkenean, «abordatu» eman dugu. Testuinguruak horrelako
ordain argia behar zuen, eta euskaraz «abordo»rik (ontzian) edo «borda»rik
(karela) izan ez arren, hoberik ezean...
>
> ETBren gidoietan arakaketa arin bat eginda, ez dut gauza garbirik
> topatu.
>
> <<Eraso!>>, <<erasoan!>> edo <<abordatu!>> esan daiteke. Beharbada
> azkena onena.
>
> Asier Larrinaga
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago