[itzul] Car á cter conclusivo/suspensivo
Isabel Etxeberria
ietxeberria a bildua edebe.net
Or, Urr 28, 09:20:08, CEST 2005
Egunon!
Musika arloko testu batean, behin eta berriro, hauek eta hauen antzekoak:
"La frase concluye en una cadencia plagal de carácter conclusivo"
"La frase tiene carácter suspensivo, pues termina en dominante
(semicadencia)"
"Carácter conclusivo/suspensivo" horiekin ez dut asmatzen. Oker ez banago:
-Kadentzia plagalak eta perfektuak tonikan amaitzen dira, beraz, "carácter
conclusivoa" dute.
-Semikadentziak dominantean amaitzen dira, beraz, "carácter suspensivoa"
dute.
Hau da, kadentzia mota zein den esanda badakigu esaldiak "carácter
conclusivoa" ala "suspensivoa" duen; baina material didaktikoa denez, bi
adierazpideak agertzea komeni da (are gehiago "conclusivo" eta "suspensivo"
horiek zein metaforikoak eta adierazgarriak diren kontuan hartzen badugu).
Eta azkenik, izen-sintagma moduan ematea komeni da, zerrenda bateko osagai
gisa agertzen baita askotan: "Landu beharreko edukiak: a, b, carácter
conclusivo/suspensivo, x, y, z".
Eskerrik asko,
Isabel
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago