ER: ER: [itzul] todos los puntos que puedan

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Ira 15, 17:37:11, CEST 2005


Ez nator bat. Gauza bat da semantikoki nolabait ulertzea, defektuz, zein den
subjektu hori (irakurle/entzulearen meritua), eta beste bat
(idazle/hiztunaren akatsa) ea esaldiak bere horretan adizki hori sartzea
onartzen duen, gramatikalki. Nire iritziz, okerra da esaldia, berriz diot,
nabarmen (eta ez naiz ari teoria bat aplikatzen, sen hutsak diostana apur
bat formalizatzen baizik).

Zuzena izateko, hoi bai, aski litzateke subjektu hori nonbait agertzea,
baina esaldi berean, beti ere:

SU  objetibo(el de LOS PARTICIPANTES, no el del juego) es conseguir todos
los puntos
que puedan entre el 3 de enero y el 4 de febrero"



-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Terminologia BITEZ
LOGOS
Bidalia: osteguna, 2005.eko irailak 15 17:21
Nora: ItzuL
Gaia: Re: ER: [itzul] todos los puntos que puedan


Ezbai-izpirik ere piztu nahi izan gabe, Juan, bada beste aukera agian
urrunago bat (puntuazioa gorabehera, zuzena den ala ez, aztertuko ez
duguna).
Izan liteke ikusi ez duzun/dugun subjektu hori inplizitu izatea esaldi
horretan eta testuinguruan lehenago aipatu izana ('los jugadores',
'ustedes', edo... izan zitekeen subjektu erreferentzial bat, alegia).
Orduan, _ahal DUTEN puntu guztiak_ behar luke, gure aburuz.

Iņaki
BITEZ LOGOS

Juanek ilunera argia ekartzen (ohi duenez):

>....... baina, eta ez da hau kasu bakarra, erdarazko esaldi hori akastuna
>da, nabarmen. Izan ere, "puedan"
>adizki horrek subjektu bat eskatzen du, eta "conseguir" jokatu gabeak ez
>dio ematen noski. ........


...............................................................
>Esaldi hau topatu dut:
>
>"El objetivo del juego es conseguir todos los puntos
>que puedan entre el 3 de enero y el 4 de febrero"
>
>Zelan esango zenukete?




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago