RE: [itzul] Zumaiari buruzko kontu batzuk + tipografía de palo seco
Imanol Azkue
imanol a bildua elhuyar.com
As, Api 4, 12:51:55, CEST 2006
Zumaiako toponimiaren gainean lan bat egin genuen anaiak eta biok, baina
oraindik bukatu gabe dago (besteak beste, arautzeko behin betiko proposamena
falta da). Beraz, lan hori bukatu arte, hauek iradokizunak baino ez dira.
Camineros, Playa Gris, Roca Puta eta Puerto Txiki horiek Getariako lurretan
daude, baina Zumaiatik askoz ere gertuago.
“Camineros” esaten zaio Getariatik Zumaiako bidean pare bat kilometrora
bidearen ezkerraldean dagoen kaminero-etxeari, baita inguruari ere. Han,
ordea, beste izen batzuk ere badaude: Kaminoazpi (itsasaldera),
Iruarriandieta, Alikanteko koska... Beraz, jakin egin behar zeri buruz ari
den.
Playa Gris: zumaiarrontzat “Planeria” da (ahoz planeixa esaten da).
Roca Puta: zumaiarrontzat “Izustarri” da.
Puerto Txiki: Zumaiara iristen, tunela pasata, eskuinaldera dagoen
hondartzatxoa da. Zumaiarrontzat “Portutxiki” da.
Beste hitzei dagokienez...
Playa: Zumaian “plaia” eta “hondartza” esaten dugu. Igual zaharrek gehiago
“plaia”, eta gazteok errazago “hondartza”.
Temporal: denboralea, ekaitza...
Gaviota: Zumaian kaioak dira.
Romper las olas: olatuak lehertu.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Jon Arbizu
Enviado el: martes, 04 de abril de 2006 12:21
Para: ItzuList
Asunto: [itzul] Zumaiari buruzko kontu batzuk + tipografía de palo seco
Kaixo:
Zumaiako bi toponimo agertu zaizkit itzuli beharreko testu batean eta
euskarazko ordaina duten jakin nahiko nuke:
Camineros
Puerto Txiki
Playa Gris eta Roca Puta ere agertzen dira, baina esan didate haien benetako
izenak Planeixa eta Izustarri direla. Horrela da, ezta?
Bestetik, nola esaten duzue Zumaia aldean "playa", "temporal", "gaviotas" y
"romper las olas"?
Bukatzeko, eta honek ez du zerikusirik Zumaiarekin, "tipografia de palo
seco" agertu zait (Gill Sans, adibidez) eta aurkitu dudan ordain bakarra
"paloseco motako tipografia" da, baina....
Laguntzerik bai
Jon Arbizu
CCI Itzulpenak
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago