[itzul] Euskara-gaztelera (eta gaztelera-euskara,diot nik) itzulpenak egiteko plugina Firefoxerako

Itzuliz itzuliz a bildua euskalnet.net
Ost, Api 5, 14:39:36, CEST 2006


Ez dakit zuei, baina niri oso gauza xelebre gertatzen zait. 
Aukera hori instalatu eta gero, leihotxoan "carné" edo "plato" (besteak beste) idatziz gero, Elhuyar hiztegiak esaten du: "Ez dago horrelako sarrerarik". Baina hiztegi elektronikora joz gero, biak ondo ematen ditu.

Joxemari



  ----- Original Message ----- 
  From: Asier Sarasua Garmendia 
  To: itzul a bildua postaria.com 
  Sent: Monday, April 03, 2006 8:25 AM
  Subject: [itzul] Euskara-gaztelera (eta gaztelera-euskara,diot nik) itzulpenak egiteko plugina Firefoxerako


  Sustatutik hartutako albistea:

  Firefoxerako tresnabarra da Euskalbar, Euskara-gaztelera itzulpenak egiten
  lagunduko diguna, Interneten dauden hiztegi batzuk kontsultatuz (Euskalterm,
  Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia). Firefoxerako soilik, Internet
  Explorerren ez dabil. Eskerrik asko, Juanan Pereira, abisuagatik.

  Barra hau hemendik deskargatu daiteke:
  http://www.interneteuskadi.org/euskalbar

  Nik instalatu dut, oso praktikoa eta azkarra da.

  Asier.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago