[itzul] Euskalbar 1.1

Aixe, S. L. aixe a bildua ctv.es
Ast, Api 6, 17:42:39, CEST 2006


Arratsalde on:

Atzo Joxemarik adierazitako arazoak (gaur Kepak adierazitako bigarren hori
bera) konpondu ditu Juanan Pereirak. Bertsio zuzendua instalatzeko, nahikoa
da Firefoxekin helbide hau irekitzea:

http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/programak/euskalbar-1_1.xpi

Niri ere bururatu zitzaidan Kepak iradokitako hobekuntza hori (Enter
sakatuta zein hiztegitan begiratzen den, erabiltzaileak erabakitzea), eta
hurrengo bertsio batean hori ere opari egingo omen digu Juananek.

Zorionekoak gu!!

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago