[itzul] Re: Euskalbar 1.1

Aixe, S. L. aixe a bildua ctv.es
Ast, Api 6, 19:12:38, CEST 2006


Proba batzuk egiten aritu naiz... Dirudienez, azentua izatearen edo ez
izatearen gorabeheran bereizten diren hitzak bi baldin badira, nahikoa da
kontrako aukera jartzea. Hots:

    - «carne» idatzita, «carné» sarrera ateratzen da.
    - «carné» idatzita, «carne» sarrera ateratzen da.
    - «tu» idatzita, «tú» sarrera ateratzen da.
    - «tú» idatzita, «tu» sarrera ateratzen da.

Alde horretatik, nahiz eta hutsegitea izan, badugu ingurabidea
erabiltzaileok. Alabaina, tartean erabat homografoak diren hitzak daudenean
datoz komeriak. Adibidez:

    - «te» idatzita, «te» izenordaina ateratzen da, baina ez da azaltzen
«te» letra izena.
    - «té» idatzita, «te» letra izena ateratzen da, infusioa atera
beharrean.

Era berean, «si (nota) / si (baldintza) / sí» hirukoteak ere arazoak ematen
ditu.

Eta «aún / aun»ekin, berriz, errorea besterik ez...

Azken batean, badirudi Elhuyar hiztegiaren interfazearekin ez duela batere
konponbide onik, oraingoz behintzat.

Gero arte,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago