[itzul] Turno de Actuación Conjunto

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Api 18, 18:14:50, CEST 2006


> "el colegio tiene 113 representantes en el Turno de Actuación Conjunto".
> 
> Badaki inork zelan eman "Turno de Actuación Conjunto" hori?

Googlen bilaketa apur bat eginez, badirudi izen zehatza «Turno de 
Actuación Profesional» dela. Borondatez izen ematen dute ekonomistek 
zerrenda horretan, eta bi eginkizun ditu:

- herri erakundeek ekonomia gaietan egiten dituzten enkarguez 
arduratzea; eta

- epaitegiei laguntzea aditu txostenak egitea ekonomia, finantza, 
administrazio edo kontularitza gaietan.

Ekonomisten Euskal Elkargoaren webgunean (http://tinyurl.com/qesuw):
«Jardun Profesionaleko Txanda».

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago