[itzul] RE: ItzuL Mezu-Bilduma, 23 bilduma, 27. zenbakia
"Arbizu Barona, Víctor"
varbizu a bildua cajavital.es
Al, Api 24, 12:41:24, CEST 2006
Egun on, lagunok!
Zalantza-Dantza liburuxkan badago horren azalpena:
"Ahaidetasuna adierazten duten izenekin ez dago zertan izenordain
posesiborik erabili euskaraz.
Amarekin joan naiz udaletxera.
Dena dela, izenordaina jarri behar badugu, pluralean ematea da
jatorrena euskaraz.
Gure amonak hori egiten zuen."
Horren harira, erdara gutxi zekien gure amona batek esaten zuen bere
suhinez : "Migel guria...".
Lagun giputz batek, Iparragirreren antzera, "Nere amak..."
Hala eta guztiz ere, zenbait testuingurutan zalantzak
sortzen dira (eta nire uste apalean, eta agian erratua, erabili beharra).
----------
> De: itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> Responder a: itzul a bildua postaria.com
> Enviado el: lunes 24 de abril de 2006 12:00
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: ItzuL Mezu-Bilduma, 23 bilduma, 27. zenbakia
>
>
>
> Message: 1
> Date: Sun, 23 Apr 2006 21:18:18 +0200
> From: "ximon.iri" <ximon.iri a bildua euskalnet.net>
> Subject: [itzul] gure ama...
> To: "itzul, bidaltzeko" <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <JHEKKBHMHAFKAOANBPKBEEEHCAAA.ximon.iri a bildua euskalnet.net>
> Content-Type: text/plain; charset=iso-8859-1
>
> Aupa denoi, testu bat itzultzen ari naiz, eta bi mutikoren kontuez ari da.
> Bi mutikoen amez ari denean, ?gure amak? ipintzen dut, baina mutiko
> bakarraren amaz ari denean, ez dakit ?nire ama? edo ?gure ama? ipini.
> Etxean
> beti erabili izan dugu ?gure? forma, baina agian nahasgarria gerta daiteke
> kasu honetan (gainera biak ala biak seme bakarrak dira...). zer iruditzen?
> Milesker
> ximon
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago