[itzul] Euskalbar 1.3

Aixe, S. L. aixe a bildua ctv.es
Al, Api 24, 21:23:50, CEST 2006


Juananen hitzak ekarriko ditut hona:


        1.3 bertsioa plazaratu dugu. ItzuL, Euskal Itzultzaileen
        zerrendako artxiboetan bilatzeko aukera gehitu diogu.
        Gotzon Egiak dioen bezala: "itzultzaileen hiztegirik
        onena, ItzuL zerrendaren bilatzailea da" ;-)
        (<http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/>)


Eskerrik asko, Juanan! Berrikuntza baliagarria, dudarik gabe. Bestalde,
aitortu behar dut aurrekoan adierazi nuen arazo hura (klik bakarrean Elhuyar
hiztegian ezin begiratua) neure script konfigurazioko hutsegite bat zela,
segurtasuna zaindu beharraren beharraz ez bainion Euskalbarri behar bezala
lan egiteko biderik ematen...

Tresna baliagarria zen lehendik ere Euskalbar, eta orain... ezinbestekoa,
niretzat behinik behin.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago