[itzul] teclear

jrbilbao a bildua bbk.es jrbilbao a bildua bbk.es
Or, Api 28, 14:34:12, CEST 2006


Zerbitzu informatizatuetan eta, sarri agertzen zaizkigu mota honetako
esaldiak:
- teclee su número de cuenta
- pulse la tecla "continuar"

"Teclear" emateko guk, "tekleatu", "tekla jo" eta "tekla sakatu" erabili
izan ditugu:

Elhuyar eta 3000 hiztegietan "tekleatu" eta "tekla(k) jo" datoz, baina
bezero bat etorri zaigu esanaz, Euskaltzaindiako Jagonet zerbitzuan galdetu
duela eta, "jo" barik "sakatu" beharko litzatekeela.

Kutxazainetan ditugun "jo" guztiak kendu eta "sakatu" jarri beharko ditugu?





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago