[itzul] Milesimal

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Or, Abe 1, 09:42:44, CET 2006


Hazbetearen milarenarainoko edo milimetroaren milarenarainoko zehaztasuna
duten mikrometroei deritze, erdaraz, <milesimal>.

Euskaraz, -tar atzizkia erabili ohi da, zenbaki-izenari lotuta, delako
zenbaki horren izenondoa lortzeko:
binario -> bitar; ternario -> hirutar; cuaternario -> lautar; octal ->
zortzitar

Eta, batez ere, sistemak-eta adierazteko:
sistema decimal ->sistema hamartar
grado sexagesimal -> gradu hirurogeitar
grado centesimal -> gradu ehundar

Eredu horri jarraituta,<mikrometro milatar> esan liteke ('hamarrendar',
'ehunendar' eta 'milarendar' gisakoak garatu ez ditugunez). Berez da
zehazgabea, zein unitateri dagokion ez baita esaten, baina beste hainbeste
gertatzen da erdaretan ere (milimetroaren -edo hazbetearen- milarena du
erreferente, kasu horretan, <mikrometro> izenari laguntzen dion <milatar>
adjektiboak).

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Paúl Picado
Enviado el: jueves, 30 de noviembre de 2006 13:59
Para: Itzul
Asunto: [itzul] Milesimal


Egun on! Nola esango zenukete "micrómetro milesimal"?

Mila esker, aurrez!

Paúl Picado Moreno



______________________________________________
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago