[itzul] Zuzentzaile ortografikoarekin "arazoak"
Paúl Picado
paulpicado a bildua yahoo.es
Iga, Abe 3, 10:41:44, CET 2006
Egun on! Ea laguntzerik duzuen...Kontua da zuzentzaile ortografikoak ez duela lanik egiten dokumentu batek orrialde asko dituenean. Honen antzeko mezu bat agertzen zait: "el documento tiene demasiados errores gramaticales...", eta mezu hori agertu ondoren ez dago modurik testua zuzentzen jarraitzeko. Askotan gertatzen zait, baina inoiz ez dut galdetu; beraz, hor duzue galdera...Ba al dago modurik zuzentzaile ortografikoak testu oso luzeak zuzentzeko?
Orain arte zatika pasatu dut zuzentzailea, baina seguru hain arkaikoa ez den beste moduren bat dagoela...
Eta esango duzue zuzentzailea testu osoa euskaraz dagoenean pasatzea, baina nik alderantziz egin nahi dut, gaztelerazko testuaren gainean pasatzea...
Mila esker, aurrez!
Paúl Picado Moreno
______________________________________________
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago