[itzul] Ortotipografia eta mugatua/mugagabea

Inaki Luzuriaga aizkomendi a bildua yahoo.com
Al, Abe 11, 17:40:00, CET 2006


Kaixo guztioi! Gaur ikusi dut mezua, baina aspaldiko
korapilo bat delakoan, berriro heldu nahi diot. Nik
orain arte, Filologian edo itzulpen-ikastaroren batean
ikasita, aposizio moduko galdera horiek koma bitartez
adierazten nituen, puntutik bereizteko.

Galdera- eta harridura-ikurren jokaera neutrala
perpausa ixtearena izanik (eta, beraz, puntuaren
funtzioa ere badutenez), horietatik bereizteko, koma
jartzen nuen atzetik:

"Honako hau galdetu zidan: Zer ordu da?, zenbat urte
dituzu?, non bizi zara?"

(Kasu honetan, bi puntuen atzekoa hitzez hitzeko aipua
da noski)






--- Alfontso Mujika <alfon a bildua elhuyar.com> wrote:

> Kaixo, Amaia:
> 
> Egia da, oro har, esaldiaren amaiera adierazten
> dutela ? eta ! markek.
> Horregatik, haien ondoren letra larria erabili ohi
> da. Hala ere, testuan
> galdera-sorta bat dugunean, bata bestearen atzean
> jarriak, bi ikuspegi
> ditugu, zilegiak biak (orain Hezkuntza Sailean
> lantzen ari diren letra
> larrien erabilerari buruzko irizpideen
> behin-behineko proposamenaren
> arabera):
> 
> 1- galdera labur horietako bakoitza perpaustzat
> hartzea, eta, beraz,
> haietako bakoitzaren ondoren letra larria jartzea.
> Hala jokatzera, letra
> larria galdera guztien hasieran jarri behar
> litzateke (Hezkuntza Sailaren
> 'Ortotipografia' liburukiaren gomendioen arabera
> idatzi nahi izanez gero,
> jakina).
> 
> 2- multso osoa esaldi bakartzat hartzea, eta galdera
> baten eta hurrengoaren
> artean koma edo puntu eta koma jartzea. Hala
> jokatzera, letra larria
> lehenengoan baino ez litzateke behar (Hezkuntza
> Sailaren 'Ortotipografia'
> liburukiaren gomendioen arabera idatzi nahi izanez
> gero, jakina).
> 
> Izan ere, Ortotipografia liburukiak dio bi puntuen
> ondoren lerro berean
> segitzen denean letra larriz hasi behar dela esaldi
> osoko aipamena. Eta, nik
> ulertzen dudanez, hori da zure adibidea.
> 
> Horren arabera, bi idazkera hauek onargarriak dira:
> 
> 1- Honako hau galdetu zidan: Zer ordu da? Zenbat
> urte dituzu? Non bizi zara?
> 2- Honako hau galdetu zidan: Zer ordu da? zenbat
> urte dituzu? non bizi zara?
> ----------------------------
> Bigarren galderan, berriz, pentsatu behar dugu
> aposizioa dela: <X bikotea>,
> eta <X> hori konplexua da, hots, tandem elkarte bat
> da, <Bilbo-Behobia
> autobidea>, <ikasle/irakasle ratioa>,
> <presio/bolumen diagrama> edo
> <azetil-azetato bikotea> diren bezala. Tandem
> elkarteetan, lehen osagai
> konplexuak ez du deklinabide-atzizkirik hartzen.
> Beraz, <kostu/gastu
> bikotea>.
> 
> Zalantza bat badut, dena den: <kostu/gastu> ala
> <kostu-gastu>? Lehenengo
> osagai konplexu horren barneko azpiosagaien arteko
> harreman semantiko motari
> erreparatzen diogu guk marra (-) edo barra etzana
> (/) behar duen
> erabakitzeko.
> 
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
> 
> 
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Amaia Lasheras
> Enviado el: lunes, 04 de diciembre de 2006 11:33
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] Ortotipografia eta mugatua/mugagabea
> 
> 
>  Kaixo:
> 
>   Bi zalantza sortu zaizkit. Alde batetik, oro har,
> galdera ikurraren ondoren, letra larria erabili
> behar
> da; baina, bi punturen ondoren galdera sorta bat
> datorrenean ere, hala egin behar dugu? Esaterako:
> 
> - Honako hau galdetu zidan: zer ordu da? zenbat urte
> dituzu? non bizi zara?
> edo
> -Honako hau galdetu zidan: Zer ordu da? Zenbat urte
> dituzu? Non bizi zara?
> 
> Bestetik, egitura hauetatik zein da zuzena?
> 
> -kostua/gastua bikotea
> -kostu/gastu bikotea
> 
>  Eskerrik asko.
> 
>  Amaia
> 
> 
> 
> 
> 
> ______________________________________________
> LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
> Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por
> minuto.
> http://es.voice.yahoo.com
> 
> 



 
____________________________________________________________________________________
Want to start your own business?
Learn how on Yahoo! Small Business.
http://smallbusiness.yahoo.com/r-index



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago