[itzul] Ortotipografia eta mugatua/mugagabea

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Al, Abe 4, 16:23:30, CET 2006


Kaixo, Amaia:

Egia da, oro har, esaldiaren amaiera adierazten dutela ? eta ! markek.
Horregatik, haien ondoren letra larria erabili ohi da. Hala ere, testuan
galdera-sorta bat dugunean, bata bestearen atzean jarriak, bi ikuspegi
ditugu, zilegiak biak (orain Hezkuntza Sailean lantzen ari diren letra
larrien erabilerari buruzko irizpideen behin-behineko proposamenaren
arabera):

1- galdera labur horietako bakoitza perpaustzat hartzea, eta, beraz,
haietako bakoitzaren ondoren letra larria jartzea. Hala jokatzera, letra
larria galdera guztien hasieran jarri behar litzateke (Hezkuntza Sailaren
'Ortotipografia' liburukiaren gomendioen arabera idatzi nahi izanez gero,
jakina).

2- multso osoa esaldi bakartzat hartzea, eta galdera baten eta hurrengoaren
artean koma edo puntu eta koma jartzea. Hala jokatzera, letra larria
lehenengoan baino ez litzateke behar (Hezkuntza Sailaren 'Ortotipografia'
liburukiaren gomendioen arabera idatzi nahi izanez gero, jakina).

Izan ere, Ortotipografia liburukiak dio bi puntuen ondoren lerro berean
segitzen denean letra larriz hasi behar dela esaldi osoko aipamena. Eta, nik
ulertzen dudanez, hori da zure adibidea.

Horren arabera, bi idazkera hauek onargarriak dira:

1- Honako hau galdetu zidan: Zer ordu da? Zenbat urte dituzu? Non bizi zara?
2- Honako hau galdetu zidan: Zer ordu da? zenbat urte dituzu? non bizi zara?
----------------------------
Bigarren galderan, berriz, pentsatu behar dugu aposizioa dela: <X bikotea>,
eta <X> hori konplexua da, hots, tandem elkarte bat da, <Bilbo-Behobia
autobidea>, <ikasle/irakasle ratioa>, <presio/bolumen diagrama> edo
<azetil-azetato bikotea> diren bezala. Tandem elkarteetan, lehen osagai
konplexuak ez du deklinabide-atzizkirik hartzen. Beraz, <kostu/gastu
bikotea>.

Zalantza bat badut, dena den: <kostu/gastu> ala <kostu-gastu>? Lehenengo
osagai konplexu horren barneko azpiosagaien arteko harreman semantiko motari
erreparatzen diogu guk marra (-) edo barra etzana (/) behar duen
erabakitzeko.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Amaia Lasheras
Enviado el: lunes, 04 de diciembre de 2006 11:33
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Ortotipografia eta mugatua/mugagabea


 Kaixo:

  Bi zalantza sortu zaizkit. Alde batetik, oro har,
galdera ikurraren ondoren, letra larria erabili behar
da; baina, bi punturen ondoren galdera sorta bat
datorrenean ere, hala egin behar dugu? Esaterako:

- Honako hau galdetu zidan: zer ordu da? zenbat urte
dituzu? non bizi zara?
edo
-Honako hau galdetu zidan: Zer ordu da? Zenbat urte
dituzu? Non bizi zara?

Bestetik, egitura hauetatik zein da zuzena?

-kostua/gastua bikotea
-kostu/gastu bikotea

 Eskerrik asko.

 Amaia





______________________________________________
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago