[itzul] soja texturizada

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Abe 14, 09:10:29, CET 2006


‘akabera ematea’, ‘egitura ematea’, ‘ukitu goxoa ematea’ eta makina bat
parafrasi borondate oneko pentsatzen hasi aurretik, kontuan izan behar dugu
elikagaien teknologian familia osoa dugula, aditzetik hasita:

ADITZA
ingelesa / frantsesa / gaztelania
to texture / texturer / texturizar
IZENONDOA
textured (texturized) / texturé / texturizado
IZENA (EKINTZA ETA EMAITZA)
texturizing (texturing) / texturation / texturización
IZENA (TRESNA)
texturizer / texturateur / texturizador
IZENA (EGILEA)
texturizing agent / texturant / texturizante

Bestalde, ez dugu beldurrik izan behar ‘testura’ hitza mailegatzeko (ez
sistematikoki -adiera asko ditu-, baina bai behar izanez gero), guztiz
nazioartekoa baita:

ingelesez: texture
frantsesez: texture
gaztelaniaz: textura
danieraz: textur, tekstur
nederlanderaz: textuur
alemanez: Textur
portugesez: textura
serbokroazieraz: tekstura
italieraz: tessitura
suedieraz: textur

Orain, nola euskaratu ‘soja texturizada’?

‘testura emandako soja’ asma liteke, edo ‘soja testura emana’, asmatze
aldera, baina ez du ematen oso proposamen praktikoa litzatekeenik.

‘soja texturaztatua’ asma liteke (‘bularreztatu, moduztatu, legeztatu,
aireztatu, koloreztatu’... aditzen bidetik), baina nago azkar egingo lukeela
porroten putzurainoko bidea.

Horregatik, ‘testura’ hitza onartuz gero, Hiztegi Batuan ditugun
‘elektrizatu, estandarizatu, polimerizatu, alkoholizatu, analizatu,
automatizatu, demokratizatu, deskapitalizatu, digitalizatu, ebanjelizatu,
erromanizatu, espezializatu, esterilizatu, formalizatu, immunizatu,
katalizatu, kolonizatu, kolektibizatu, monopolizatu, tiranizatu,
urbanizatu...’ aditzen bidetik, lasai asko egin genezake ‘testurizatu’ eta,
hortik, ‘soja testurizatua’ (eta, behar denerako, hortik aterako lirateke
‘testurizagailu’, ‘testurizatze’ eta ‘testurizagarri’ ere).

Alfontso

(Eta, ‘dramatizatu’ gabe eta arazoak ‘erlatibizatuz’, espero dut inor ez
‘eskandalizatzea’ mailegu hori proposatzeagatik eta ni ez ‘martirizatzea’)

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Edurne
Enviado el: miércoles, 13 de diciembre de 2006 18:05
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] soja texturizada


Sojarekin egiten diren albondigen errezeta bat itzultzen ari naiz. Nola
itzuliko zenukete "texturizada" hori?
Eskerrik asko aldez aurretik.
Edurne




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago