[itzul] RV: bloque de constitucionalidad

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
Ast, Abe 14, 11:29:32, CET 2006



Kaixo:
 
Konstituzio Auzitegiaren epai batzuk itzultzen gabiltzala, behin eta berriz azaltzen ari zaigu "bloque de constitucionalidad" termino hori. Nola eman beharko litzateke termino hori euskaraz?
 
Guk bi aukera ditugu, baina ez dakigu zein izan daitekeen zuzenena: "konstituzionaltasun-multzoa" edo "konstituziotasun-multzoa". 
 
Euskaltermen termino hura agertzen ez bada ere, "constitucionalidad" bai azaltzen da bera bakarrik eta  beste izen batzuei lotuta:
 
 
3/1] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Politika, soziologia, antropologia | Politika, orokorra
eu 
konstituzionalitate
 
konstituzionaltasun
 
konstituziozkotasun
es 
constitucionalidad
fr 
constitutionnalité
________________________________________

[3/2] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Zuzenbidea | Zuzenbide konstituzionala
eu 
legeen konstituzionaltasun
 
legeen konstituziozkotasun
 
legeen konstituzionalitate
es 
constitucionalidad de las leyes
fr 
constitutionnalité des lois
________________________________________

[3/3] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Politika, soziologia, antropologia | Politika, orokorra
eu 
konstituzionaltasunaren kontrol
 
konstituzionaltasun-kontrol
es 
control de constitucionalidad
fr 
contrôle de constitutionnalité
 
Legebiltzarrean "konstituzionaltasun" bidetik jotzen dutela ikusi dugu. 
 
Zuek zer uste duzue?
 
Aldez aurretik eskerrik asko zuen laguntzagatik eta ondo izan.
 
Zelai Nikolas eta Oskar Arana



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago