[itzul] Arau Subsidiarioak
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
Ost, Abe 20, 16:18:23, CET 2006
Epa Inma:
"El Plan General viene a sustituir a las Normas Subsidiarias en vigor,.." hori irakurrita, nik ulertzen dudana zera da: Legazpik Plan Orokorra edo Nagusia egiteko erabakia hartu duela, izan ere, tresna horrek aukera handiagoak ematen baititu hirigintzaren ikuspegitik arau subsidiarioak baino.
Horrela ulertuta ez da legeak arau subsidiarioak egiteko aukera kendu duenik, baizik eta zuen herrian agintariek Plan Orokorra edo Nagusia egiteko aukera hartu dutela; eta bai, hori onartzerakoan orain arteko arau subsidiarioak indargabetuko dira.
Beno, txapa hori eta gero, egia da modu batean edo bestean, arazo bera dugula, hau da, nola esan Plan General.
Orain arte Plan Orokorra izan da barra-barra erabili dena. Niri, ordea, gauzak zehaztea gustatzen zait (iritzi guztiz subjektiboa), alegia, terminoren bidez herritarrari ahal den informazio gehien ematea, eta horregatik egokiago deritzot Plan Nagusia erabiltzeari, irizpide nagusiak ezartzen duen plana baita hura. Hala eta guztiz ere, hori iritzi bat baino ez da, eta "orokor" izan bada orain arte erabilitakoa nik Orokor horri helduko nioke erakunde publiko baten itzulpen den heinean. Beste gauza bat da, orokor horren inguruko eztabaida zabalik egotea.
Lagungarri gertatuko zaizulakoan, ondo izan. Zelai
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Legazpiko Udala - Euskara
Enviado el: miércoles, 20 de diciembre de 2006 15:53
Para: Itzul zerrenda
Asunto: [itzul] Arau Subsidiarioak
Aupa Zelai,
Egia esan ez dakit Plan Orokorrak edo Nagusiak Arau Subsidiarioak ordezten
dituen eta argitu beharko dut hori, baina hori da niri emandako azalpena eta
hona hemen azkeneko Osoko Bilkurako aktan irakurri dudana oraintxe bertan:
"El Plan General viene a sustituir a las Normas Subsidiarias en vigor,.."
Beraz, zalantza berdinarekin geratzen naiz: 'Plan Nagusia' edo 'Plan
Orokorra'???
Inma.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago