[itzul] Arau Subsidiarioak

Karmel Uribarren kuribarren a bildua arrasate-mondragon.net
Ast, Abe 21, 14:07:18, CET 2006


Berandu bada ere, gure udalean, Arrasaten, honela:'Arrasateko Hiri
Antolamenduaren Egitamu Orokorra'. 

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: z-nikolas a bildua ej-gv.es
Bidaltze-data: miércoles, 20 de diciembre de 2006 16:18
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] Arau Subsidiarioak

Epa Inma:

"El Plan General viene a sustituir a las Normas Subsidiarias en vigor,.."
hori irakurrita, nik ulertzen dudana zera da: Legazpik Plan Orokorra edo
Nagusia egiteko erabakia hartu duela, izan ere, tresna horrek aukera
handiagoak ematen baititu hirigintzaren ikuspegitik arau subsidiarioak
baino. 

Horrela ulertuta ez da legeak arau subsidiarioak egiteko aukera kendu
duenik, baizik eta zuen herrian agintariek Plan Orokorra edo Nagusia egiteko
aukera hartu dutela; eta bai, hori onartzerakoan orain arteko arau
subsidiarioak indargabetuko dira.
Beno, txapa hori eta gero, egia da modu batean edo bestean, arazo bera
dugula, hau da, nola esan Plan General.

Orain arte Plan Orokorra izan da barra-barra erabili dena. Niri, ordea,
gauzak zehaztea gustatzen zait (iritzi guztiz subjektiboa), alegia,
terminoren bidez herritarrari ahal den informazio gehien ematea, eta
horregatik egokiago deritzot Plan Nagusia erabiltzeari, irizpide nagusiak
ezartzen duen plana baita hura. Hala eta guztiz ere, hori iritzi bat baino
ez da, eta "orokor" izan bada orain arte erabilitakoa nik Orokor horri
helduko nioke erakunde publiko baten itzulpen den heinean. Beste gauza bat
da, orokor horren inguruko eztabaida zabalik egotea. 


Lagungarri gertatuko zaizulakoan, ondo izan. Zelai -----Mensaje
original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Legazpiko Udala - Euskara Enviado el: miércoles, 20 de diciembre de 2006
15:53
Para: Itzul zerrenda
Asunto: [itzul] Arau Subsidiarioak

Aupa Zelai,

 

Egia esan ez dakit Plan Orokorrak edo Nagusiak Arau Subsidiarioak ordezten
dituen eta argitu beharko dut hori, baina hori da niri emandako azalpena eta
hona hemen azkeneko Osoko Bilkurako aktan irakurri dudana oraintxe bertan:
"El Plan General viene a sustituir a las Normas Subsidiarias en vigor,.."

 

Beraz, zalantza berdinarekin geratzen naiz: 'Plan Nagusia' edo 'Plan
Orokorra'???

 

Inma.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago