[itzul] disparo termico

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Ots 1, 12:47:39, CET 2006


Bidali duzuen informazioarekin, nekez ausartuko da inor iritzia ematen,
itsuan aritzearen pareko ariketa izan daiteke eta (ziur asko, zuek ere ez
duzue informazio gehiago edo testuingururik izango).

'disparo térmico'
Horren azpian zer ote dago? 'disparo del relé térmico' ote?
Euskaraz 'desarra termikoa' jarriz gero, erdarazkoa bezain kriptiko eta
ulertezin geldituko da. Hainbestean.

'paro quemador'
Zer ote da? Agindu bat? Sakatzeko botoi bati dagokio (erregailua
gelditu/gerarazi) edo argi adierazle baten esanahia, erregailua gelditu egin
dela jakinaraztekoa? (erregailua ez dago martxan / erregailua ez dabil)

'marcha quemador'
Aurrekoaren antzera: 'erregailua abiarazi' edo 'erregailua abian /
erregailua martxan'.

'sinterizado'
'sinterizatua'

Askotan gertatzen da makinetako testuetan horrelako arazoak izatea. Oso mezu
laburrak izaten dira, kriptikoak, teknolektoaren 'bizioetara' emanak, eta
deskodetzeko zailak.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de asier eta lierni
Enviado el: martes, 31 de enero de 2006 20:36
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] disparo termico



> Testu hauek galdarak eta makinak dauden gas enpresa bateko gelatan
jartzeko dira. (Lehen ahaztu egin zait galdetzea ea inork badakien horiek
zelan eman euskaraz)

> Disparo termico
> Paro quemador
> Marcha quemador
> Sinterizado
>
> Mila esker.
>
> L. Landa
>
> >




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago