[itzul] al tres bolillo

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Ots 1, 18:33:23, CET 2006


Ni ez naiz arkitekturan edo eraikuntzan "aditua", ezta "aritua" ere, baina
horri 'hiruzuloka' esan ohi zaio, edo horrela itzuli ohi da behintzat.
'parez pare ez eta hiruzuloka jarri'.

Eta zer den galdetzen duzu. Adibidez, kale-argiak bi espaloietan banatzeko
ohiko modua, edo lorategietan landareak lerroka jartzeko moduetako bat. Esan
nahi du elementuak -direnak direla- bi lerro paralelotan jartzen direla,
baina ez aurrez aurre, baizik eta lerro bakoitzean jartzen den elementu
bakoitzari pareko lerroko elementuen arteko tarte hutsa dagokiola; hau da,
bi lerroetako elementuak batuko lituzkeen lerroa sigi-saga lerroa izango
litzateke, zerra-hortzen profila bezalakoa. Bestela esanda, lerro baten
direnak direlako ondoz ondoko bi elementuk eta haien arteko tartean baina
beste lerroan dagoen beste elementuak triangelu aldeberdin bat osatzen
dutela.

(Bide batez, gaztelaniaz 'tresbolillo' idazten da, loturik alegia, RAEren
arabera)

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de kris glass
Enviado el: miércoles, 01 de febrero de 2006 18:09
Para: ITZUL
Asunto: [itzul] al tres bolillo


  Kaixo.
  Arkitekturaz edo eraikuntzaz "aditua" den norbaitek esan al diezadake nola
itzul daitekeen edo zer den "al tres bolillo" hori?
  "Se dispone esta estructura de fachada al tres bolillo para facilitar las
maniobras de apeo de material desde las lonjas superiores".



---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago